Gaur, musikarekin bat berriro ere, lanean eta martxan jarri dugu geure gorputza, geure burbuina, ostirala umoretsu eta gogotsu haziz!
Oraingoan lanean jarri gara. Alaitzek testuak banatu ditu. Lana zera da, testu bat hartzea, irakurtzea, hitz gakoak eta hipotesiak egitea, metaforak… lan konplikatu zamarra izan daiteke baina optimismoarekin hazi gara lanean!
Geuri tokatu zaigun testua Europar Batasunaren politika berriak IKTei buruzkoa da. Hasieran, txapa hutsa zela uste genuen, baina irakurtzen joan garen einean ikusi dugu zeinen testu garrantzitsua den, azken finean IKTak gure eskoletan egoteak politika horiei esker da. Beraz, kementsu ibili gara, hitzak azpimarratzen, esaldi konplikatu eta hiztun zailekoak behin eta berriz irakurtzen.
Lana hiruron artean egin dugu, hiruron artean eztabaidatu ditugu gure ustean garrantzitsuenak diren puntuak. Konturatu gara irakasgai honek eskeini ahal digun gauza guztietaz, IKTeen garrantziaz ohartzen hazi gara, gure hasierako ideiak nolabait baztertuz. Hala ere, kontraesanak ere aurkitu ditugu.
Beraz, ea zelan garatzen dugun guzti hau, arazoak aurkitzen ditugun, guztiz nazkatuta amaitzen badugu… Goazen ba aurrera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario