domingo, 11 de diciembre de 2011

IKT azken magistrala

Gaur, Abenduak 9, ikt-ko azken klase magistrala izan da.
Lehenengo gauza egin duguna Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitane Swarchten aurkezpena ikusi dugu. Talde honek, kuatrimestre osoan zehar behaketa lana egin dute. Klasean gertatutakoa grabatu dute, argazkiak atara, ikerketa lan bat. Eta oraingoan kuatrimestre osoan egin dutenaren aurkezpena luzatu digute. Bi bideo egin dituzte. Bata gelako taldeek egin duten aurkezpenei buruz eta bestea kurtso osoan zehar grabatu dutenarena.

Gelako taldeek egin duten aurkezpenei buruzko bideoan azaldu dute zelan EZ diren egin behar aurkezpenak. Berez egin dutena da kritika bat zelan ez den hitz egin behar, esaterako ahots tonu baxua edo monotonoa erabiltzea eta hau azaldu ondoren zenbait aldagai eskeini digute azaltzeko zelan hobetu dezakegu txarto egindakoa. Esaterako toni aldaketak egitea edo gorputz adierazpena.

Honen ostean kuatrimestrean zehar klasean egindakoaren bideoa ipini dute. Soilik bideoko atal bat ikusi dugu zeren eta bideoaren iraupena bi ordutakoa da.

Bideoak ikus ondoren, errubrika egin dugu. Errebruka da galdetegi bat non balio duen zure buruari nota ipintzeko. Hau egin ostean taldean batu gara eta gure lanari nota ipini diogu. Gure ustean lan on bat bideratu dugu, lanekin ikasi dugu baina batez ere aurkezpenak egiteko baliabideak eta gaitasunak jaso ditugu.

Beraz honekin gure lana amaitzen da. Bloga interneten egoten jarraituko du eta baliteke edo espero dugu erabilgarria izatea gu bezalako beste ikaskide batzuentzako.

ESKERRIK ASKO BLOGARIAK ETA URREN ARTE!

martes, 6 de diciembre de 2011

GURE AURKEZPENA!

hona hemen hasiera batean egin genuen power pointa. bertan tokatutako testuari buruzko teoria pizka bat dago bilduta, idea nagusi edo garrantzitsuenak azpimarratuz:



beste power point hau, ordea, guk aurkeztutakoa da. denpora falta dela eta zerbait desberdina egin nahi genuenez bertso bat egitea bururatu zitzaigun, gaiarekiko gure gogoeta txiki bat eginez. power pointean soinua entzuten ez denez azpian daukazu bertsoa! gozatu eta batez ere zuek ere gaiaren inguruan hausnartu!!


viernes, 2 de diciembre de 2011

Azaroak 18

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Aurreko egunean bezala, aurkezpenak egiteko baliabideak ez dira asko aldatu. Esan beharra dago, gero eta gehiago erabiltzen ditugula baliabide berriak gure aurkezpena aurrera eramaterako orduan. Argi ikusten da, egunero klasean zein klasetik kanpo ikasten duguna praktikan ipintzen dugula, eta hau eskertzekoa da, irakasleen esfortsua zein ikasleena baliogarria dela ikustarazten duelako.

Gure aurkezpen propioari begira, nahiko  gai sakona denez, gai azaltzen duen power point bat egin genuen, baina klaserako era dibertigarrian eta erakargarrian aurkeztu nahi dugunez, beste metodo ezberdin bat bilatzen saiatu gara. Hau dela eta, gure aurkezpena egiteko bide berritzailea bilatu nahi dugu gela aurrean egunerokotasunean ez jausteko eta gure gustatzen zaizkiguten arloak gela osoan elkarbanatzeko.

Bide berri hori aurkitu egin dugula uste dugu, horregatik ez galdu hurrengo sarreran zintzilikatuko ditugun aurkezpenak!!!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

AZAROAK 11

Aurkezpenekin jarraitzeko unea iritzi da! Gaur zuzenean aurkezpenetan murgildu gara, izan ere, asko gara gure lana aurkeztu beharreko taldeak eta ez da asti nahikorik denok gure gaiak jorratzeko. Gaurko honetan 6 izan dira oholtzara irten eta beraien lana erakutsi digutenak. Orokorrean power point eta Movie Maker baliabideak erabili dituzte lanak aurkezteko.
Honen inguruan esan behar dugu oso baliabide edo tresna erraz eta erosoak direla jende aurrean zerbait azaltzerako orduan. Power pointak, azken finean, esaten ari zaren hori indartzeko eta argiago ikusteko balio du, eta azkenean, hitz egiten ari denarentzat ere laguntza bat izan daiteke. Bideoa erabiltzea, aldiz, komodoagoa da, izan ere, hitz egitea saihestu daiteke, eta bideoak dena azaldu.

Honi buruzko kritika bat egin nahiko genuke; alde batetik askotan esaten da power pointen bidezko aurkezpenak ez direla batere originalak eta txapa utzak direla, izan ere, teoria azaltzeko baino ez da erabiltzen. Alde batetik, hori horrela dela esan beharra dago, hau da, power pointaren erabilera kontrolatzen ez bada klasea edo azalpena oso nekagarria izan daiteke, baina hau ez gertatzeko hainbat irtenbide daude, izan ere, power pointak hainbat tresna erabiltzeko aukera ematen du; ahotsa sartu, irudiak, bideoak, animazioak… eta horrela, guzti hau tartekatuz azalpena askoz dinamikoagoa eta eramangarriagoa egingo da. Beraz, power pointa bera ez da batere baliabide nekagarria, ondo erabiltzen eta probetsua ateratzen jakin behar da. Bestalde, aurkezpen hauetan ikusi denez eta orokorrean kurtso honetan ikusten ari denez, bideoa erabiltzearen kontua modan jarri den sistema da. Gure ustez, originala, dibertigarria, aberatsa… den tresna bat da, izan ere, azalpenak bideo bezala entzutean askotan askoz errazago sartzen zaizkigu ideiak buruan eta asko laguntzen du informazioa ulertzerako orduan. Gainera, musikaz eta mugimenduz beteta dagoenez, ez da hain nekagarria egiten. Hala ere, irakasle izango garen heinean, sarri erabiltzera ohitu behar ez garela uste dugu guk. Ikusten ari garenez, jendea gero eta gehiago ari da ohitzen aurretik bideo bat prestatzera eta ondoren klase aurrean jartzean ezer ez esatera, hau da, bideoari PLAY eman eta pantailak egin dezala lan guztia! Ez dugu esan nahi baliabide txarra denik, izan ere, oso erabilgarria da Lehen Hezkuntzan eta hainbat kasutan oso lagungarri izan daiteke, baina ikusten ari garenez, gero eta gehiago erabiltzera ohitzen ari gara eta askotan hau jende aurrean hitz egiteko beldurragatik da. Klase aurrean hitz egitea kostatzen zaien pertsonak bideoa prestatu eta horrela ez dute zertan hitz egin behar, baina horrela, ez dugu inoiz beldur hori kenduko eta azkenean, irakasleak izan nahi badugu oso garrantzitsua da komunikazio gaitasun hori garatzea eta jende aurrean hitz egiteko erraztasun hori lortzea.
Honegatik guztiagatik eta laburbilduz, baliabide guztiak ezagutzea eta hauek erabiltzen jakitea oso egokia dela ikusten dugu, beti ere bien arteko uztarketa bat eginez, eta bideoak egin arren ahozko azalpenak ahaztu gabe. Hau da, bakoitzak bere gaitasun eta abileziak kanporatu behar ditu hauei ahalik eta probetxu behien ateraz!

jueves, 17 de noviembre de 2011

azaroak 4

Gaurko egun hau gure lanekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Lehenengo talde bakoitzaren blogen bilketa egin du Alaitzek eta ondoren, alde bakoitzak bere aurkezpena noiz burutuko duen adostu dugu.
Gaurko egunean Maialen, Olatz eta Deiene izan dira oholtza gainera irten eta beraien lanaren aurkezpena egin dutenak. Aurkezpena egiteko power poin bitartekoaz baliatu dira eta bukatzeko gaiari (ikasleentzako gaitasun mapa) lotutako bideo interesgarri bat jarri dute.
Esan beharra dago lana aurkezteko modua guztiz askea dela kasu honetan, eta talde bakoitzak bere gaitasunez baliatu, eta egokien ikusten duen bitartekoa erabil dezakeela lana aurkezteko. Power Pointa aurkezpenak egiteko oso modu argi eta erraza den baliabidea da. Honekin ahoz azaldutako askoz hobetu uler daiteke eta gainera irudi eta eskemez baliatu zaitezke. Lehen Hezkuntzara begira eta asko erabiltzen den materiala da, horrela haurrak azalpen teorikoa hobeto barneratzeko. Bukaeran jarritako bidioa ere egokia deritzogu, izan ere, gai bat jorratu ostean hau hobeto barneratzen laguntzen du, eta askotan ideiaren hobeto geratzeko irudiak oso laguntzaile onak izaten dira.
Beraiei buruz esan beharrekoa zera da; nahiko lasai egon direla lehenengoak izanda, izan ere, askotan lehenengo taldea izanik eta jende aurrean hitz egiteko zailtasunak izanik urduritasunak menperatzen gaitu eta ez dugu lana behar bezala burutzen. Talde hau nahiko lasai egon da, eta honen arrazoi bat ikusleen portaera izan daiteke. Gaur taldeko mamuak nahiko isilik egon dira eta honek eragin handia dauka jende aurrean hitz egiterako orduan. Gure esperientzia eskasaren ondorioz askotan zaila izaten da klasea aurrera atera eta naturaltasunez hitz egitea; hitzak trabatzen dira, ahotsa dardaraka hasten da, ideiak nahasten ditugu… baina urduritasun hau kontrolagarria izan daiteke ikusleen portaeraren arabera. Beraz, ikusle bezala oso garrantzitsua da esaten ari direnarekiko arreta mantentzea eta errespetua eta isiltasuna zaintzea.
Oraindik aurkezpena egin behar duten guztientzat hona hemen lagunduko dizuen bideo bat:



Hau bukatuta gure lanari ekin diogu!

urriak 28

Heldu da berriro ere gure gela honetako mamua. Ohikoa denez, klase honetako ikasleontzat zeharo zaila arreta eta isiltasun totala mantentzea. Irakasle askok esaten dutenez, oso gela langilea izan arren oso berbati eta zaratatsuak garela, eta horren ondorioz benetan zaila egiten dela klase bat behar bezala aurrera eramatea.
Irakasle bakoitzak bere metodo eta baliabideak erabiltzen ditu arazo honi aurre egiteko, baina IKTko saio magistraletan musikaz baliatzen gara. Gaurko honetan, aurrekoak bezala, Luduvico Einaudiren abesti bat erabili dugu.



Abesti hau jarri aurretik begiak itxi ditu klase guztiak, postura egoki batean eseri eta kanpokoaz deskonektatzen saiatu behar garela esan digu irakasleak. Musika hasi den momentuan bertan hasi dira berriz ere mamuak zurrumurruka, hala ere, gurean zentratu, irakasleak esaten zuenari arreta jarri eta ariketa ongi egitean zentratu gara. Kanpokoaz deskonektatzea da garrantzitsuena eta horretarako gure sakoneko egoera sentitu behar dugu, hau da, gure barnean sentitzen den guzti horretaz ohartu, bai arnasketan, zer entzuten den, mugimendua, sentsazioa… Honekin batera, eta gure gorputza eta burua guztiz lasaituta daudela, hausnarketa bati ekin diogu; ikasteko ze zailtasun ditugu? Zerk ez digu usten? Zein balore behar dut honi aurre egiteko?
Galdera hauek eginda bakoitzarekiko gogoeta bat egitea izan da saioaren hasiera honen helburu nagusia.
Konturatu gara, segun zein momentutan zauden asko kostatzen dela begiak itxi eta mundutik deskonektatzea. Nahita ere beti daude mamuak presente, eguneroko arazoak kolpeka, nahi gabeko beste gai batzuk buruan bueltaka… baina ongi zentratzeko guztiz garrantzitsua da arnasketa ongi lantzea eta hau gure gorputzean nola doan eta non geratzen den ohartzea.
Hau bukatu ostean gure lanari ekin diogu. Orain arte gure egokitutako testuaren hitz teknikoak eta ideia nagusiak baino ez ditugu atera, beraz, gaurko egunean laburpena egin dugu, horrela lan idatziari bukaera emanez eta aurkezpena egiten hasteko.

martes, 15 de noviembre de 2011

Urriak 21

Urriak 21 da, ostirala, asteko azken eguna, desiatzen egoten gara asteburua heltzeko eta lasaitasunez hartzeko 2 eguneko atzedena. Baina lanera ekin behar diogu, gogotsu! Gaurkoan, talde bakoitzak, bere lanaren aurkezpen txiki bat egin behar izan du. Gero testu berdina daukaten beste taldeekin elkartu eta taldeek atera duten ondorioak landu.

Bi hausnarketa txiki eskeintzen dizuegu. Taldeko ordezkariak sentitu duena aurkezpena egiterakoan eta beste kideek sentitu dutena entzuten egon direnean.
Gure taldetik, Maialeni tokatu zaio irtetzea. Hasieran, lasai lasai irten da clase aurrean hitz egitera, baina minutuak pasa ahala gorputzetik berotasun sentsazioa sartzen  zaio, bihotz taupada bizkorrak… urduritasuna. Testua ezagutzen zuen, baina ez dago ziur guztiz ondo egingo duenik, deskonfiantza sentituz. Bigarren pertsona izan da hitzegiten eta hasieran urduritasun handia sentitu du. Baina apurka apurka soltatzen joan da, lehenengo hitzarekin batera urduritasuna alde egin du eta seguritatearekin hitz egin du. Pare bat esaldi bota eta lekura.
Irune eta Mayi jesarrita egon dira, aurkezpenak behatzen. Eurak ondorioztatu dute, oso zaila dela irtetzea hitz egitera 80 pertsonen aurrean, ezagunak, lagunak… ridikuloa egiteko beldur hori sentitzen da, sentitzen dute aurkeztu beharrekoek eta entzunleek. Gainera, esan beharra dago gure beste ikaskideen kontran, asko hitz egiten dela, ez dela errespetatzen zure ikaskidea hitz egiten hari den momentua eta honek asko kaltetzen duela komunikazioa.
Oraindik, oso berde gaude denok. Ikasi behar dugu, eta asko. Ikasi behar dugu gure inseguritateak etxean aparkatzen, gogotsu hitz egiten, eta beste aldetik ikasi behar dugu gure ikaskideak errespetatzen. Elkarlana da, denon arteko kontua.