Gaurko egun hau gure lanekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Lehenengo talde bakoitzaren blogen bilketa egin du Alaitzek eta ondoren, alde bakoitzak bere aurkezpena noiz burutuko duen adostu dugu.
Gaurko egunean Maialen, Olatz eta Deiene izan dira oholtza gainera irten eta beraien lanaren aurkezpena egin dutenak. Aurkezpena egiteko power poin bitartekoaz baliatu dira eta bukatzeko gaiari (ikasleentzako gaitasun mapa) lotutako bideo interesgarri bat jarri dute.
Esan beharra dago lana aurkezteko modua guztiz askea dela kasu honetan, eta talde bakoitzak bere gaitasunez baliatu, eta egokien ikusten duen bitartekoa erabil dezakeela lana aurkezteko. Power Pointa aurkezpenak egiteko oso modu argi eta erraza den baliabidea da. Honekin ahoz azaldutako askoz hobetu uler daiteke eta gainera irudi eta eskemez baliatu zaitezke. Lehen Hezkuntzara begira eta asko erabiltzen den materiala da, horrela haurrak azalpen teorikoa hobeto barneratzeko. Bukaeran jarritako bidioa ere egokia deritzogu, izan ere, gai bat jorratu ostean hau hobeto barneratzen laguntzen du, eta askotan ideiaren hobeto geratzeko irudiak oso laguntzaile onak izaten dira.
Beraiei buruz esan beharrekoa zera da; nahiko lasai egon direla lehenengoak izanda, izan ere, askotan lehenengo taldea izanik eta jende aurrean hitz egiteko zailtasunak izanik urduritasunak menperatzen gaitu eta ez dugu lana behar bezala burutzen. Talde hau nahiko lasai egon da, eta honen arrazoi bat ikusleen portaera izan daiteke. Gaur taldeko mamuak nahiko isilik egon dira eta honek eragin handia dauka jende aurrean hitz egiterako orduan. Gure esperientzia eskasaren ondorioz askotan zaila izaten da klasea aurrera atera eta naturaltasunez hitz egitea; hitzak trabatzen dira, ahotsa dardaraka hasten da, ideiak nahasten ditugu… baina urduritasun hau kontrolagarria izan daiteke ikusleen portaeraren arabera. Beraz, ikusle bezala oso garrantzitsua da esaten ari direnarekiko arreta mantentzea eta errespetua eta isiltasuna zaintzea.
Oraindik aurkezpena egin behar duten guztientzat hona hemen lagunduko dizuen bideo bat:
Hau bukatuta gure lanari ekin diogu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario