jueves, 17 de noviembre de 2011

urriak 28

Heldu da berriro ere gure gela honetako mamua. Ohikoa denez, klase honetako ikasleontzat zeharo zaila arreta eta isiltasun totala mantentzea. Irakasle askok esaten dutenez, oso gela langilea izan arren oso berbati eta zaratatsuak garela, eta horren ondorioz benetan zaila egiten dela klase bat behar bezala aurrera eramatea.
Irakasle bakoitzak bere metodo eta baliabideak erabiltzen ditu arazo honi aurre egiteko, baina IKTko saio magistraletan musikaz baliatzen gara. Gaurko honetan, aurrekoak bezala, Luduvico Einaudiren abesti bat erabili dugu.



Abesti hau jarri aurretik begiak itxi ditu klase guztiak, postura egoki batean eseri eta kanpokoaz deskonektatzen saiatu behar garela esan digu irakasleak. Musika hasi den momentuan bertan hasi dira berriz ere mamuak zurrumurruka, hala ere, gurean zentratu, irakasleak esaten zuenari arreta jarri eta ariketa ongi egitean zentratu gara. Kanpokoaz deskonektatzea da garrantzitsuena eta horretarako gure sakoneko egoera sentitu behar dugu, hau da, gure barnean sentitzen den guzti horretaz ohartu, bai arnasketan, zer entzuten den, mugimendua, sentsazioa… Honekin batera, eta gure gorputza eta burua guztiz lasaituta daudela, hausnarketa bati ekin diogu; ikasteko ze zailtasun ditugu? Zerk ez digu usten? Zein balore behar dut honi aurre egiteko?
Galdera hauek eginda bakoitzarekiko gogoeta bat egitea izan da saioaren hasiera honen helburu nagusia.
Konturatu gara, segun zein momentutan zauden asko kostatzen dela begiak itxi eta mundutik deskonektatzea. Nahita ere beti daude mamuak presente, eguneroko arazoak kolpeka, nahi gabeko beste gai batzuk buruan bueltaka… baina ongi zentratzeko guztiz garrantzitsua da arnasketa ongi lantzea eta hau gure gorputzean nola doan eta non geratzen den ohartzea.
Hau bukatu ostean gure lanari ekin diogu. Orain arte gure egokitutako testuaren hitz teknikoak eta ideia nagusiak baino ez ditugu atera, beraz, gaurko egunean laburpena egin dugu, horrela lan idatziari bukaera emanez eta aurkezpena egiten hasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario